Barneratu Tolosako 2 tenpluetan doan, uda honetako bisita gidatuetan

 

Urte osoan egiten diren bisita gidatuez gain eskaintza zabaldu du Tolosako Udalak, bai tolosarrei baita bisitariei ere, Tolosako 2 “tenpluak” barrutik ezagutzeko aukera emanez. Tolosako Alde Zaharra, larunbateroko azoka, Santa Klara Komentuko Eliza eta Santa Maria Parrokia izango dira bisita hauetan protagonista.

Uda honetan Tolosara hurbiltzen diren bisitariek nahiz oporrak herrian bertan igaroko dituzten herritarrek plan bat gehiago izango dute: Tolosako Udalak, Santa Klara Eliza eta Santa Maria Parrokia ezagutzeko bisitak eskainiko ditu, dohainik. 

Tolosako 2 “tenpluak” bisitatzeko aukera eskaintzeak bisitariak erakartzeaz gain herritarrak ere animatuko dituela pentsatu du Tolosako Udalak, eskari hau maiz jaso izan du eta. Ordu t’erdiko iraupena duen bisita gidatua izango da larunbatero, Santa Klara Komentutik hasita. Txoko ezezaguna da hau tolosar gehienentzat, gutxitan ireki baititu elizako ateak: Iurreko Amabirjina, aldareak, eta beste hainbat artelan ditu ikusgai. Santa Maria Parrokian berriz, organoa, eskulturak, margolanak eta parrokiak ezkutatzen dituen altxor guztiak erakutsiko dira. 

Bestetik, aste osoan zehar Tolosako Alde Zaharra ezagutzeko eta larunbatetan Tolosako plaza nagusietan egiten diren azoketan barneratzeko bisitak antolatu ditu Tolosaldea Tour-ek, 3 euroren truke.

Ordutegiak eta egutegia

Tolosako Udalak antolatutako bisitak doan izango dira, eta eskaintza uztailaren 15etik abuztuaren 31 arte luzatuko da. Astelehenetik ostiralera 11.00tatik 14.00etara zabalik egongo da Santa Maria Parrokia, eta bisita gidatu bat eskainiko da 12.00etatik 13.00era. Larunbatean berriz, 11.00etatik 12.00etara irekiko da Parrokia. Bi tenpluen bisita gidatu berria larunbatetan izango da, 12.00etan Santa Klara komentutik abiatuta.

Tolosaldea Tour-ek antolatutako Tolosako Alde Zaharrean zeharreko bisita gidatuak astelehenetik igandera antolatuko dira uztailean, eta ostegun, ostiral eta larunbatean abuztuan, ordutegi eta hizkuntza anitzetan. Tolosako Azokarenak, berriz, larunbatero izango dira goizeko 11:00tan. Bisita hauek 3€-ko kostua izango dute.

 

UZTAILA:

 

Noiz

Ordutegiak

Bisita

Sarrera

Antolatzailea

Oharrak

Astelehenetik ostiralera

10:00

11:00

13:00

Tolosako Alde Zaharra

3€

Tolosaldea Tour

 

Astelehenetik ostiralera

11:00-14:00 irekita

 

12:00 bisita gidatua

Santa Maria Parrokia

Doan

Tolosako Udala

Uztailak 15etik aurrera. Santa Maria Parrokian elkartuko gara.

Larunbata

11:00-12:00

irekita

Santa Maria Parrokia

Doan

Tolosako Udala

Uztailak 15etik aurrera.

Larunbata

11:00

Tolosako Azoka

3€

Tolosaldea Tour

 

Larunbata

12:00

Tolosako bi tenploak: Santa Klara eta Santa Maria

Doan

Tolosako Udala

Uztailak 15etik aurrera. Santa Klaran elkartuko gara.

Larunbata

10:00

15:00

16:00

17:00

18:00

Tolosako Alde Zaharra

3€

Tolosaldea Tour

 

Igandea

10:00

11:00

12:00

13:00

Tolosako Alde Zaharra

3€

Tolosaldea Tour

 

ABUZTUA:


 

Noiz

Ordutegiak

Bisita

Sarrera

Antolatzailea

Oharrak

Astelehenetik ostiralera

11:00-14:00 irekita

 

12:00 bisita gidatua

Santa Maria Parrokia

Doan

Tolosako Udala

Santa Maria Parrokian elkartuko gara.

Osteguna eta ostirala

10:00

11:00

13:00

15:00

16:00

17:00

18:00

Tolosako Alde Zaharra

3€

Tolosaldea Tour

 

Larunbata

11:00-12:00

irekita

Santa Maria Parrokia

Doan

Tolosako Udala

 

Larunbata

11:00

Tolosako Azoka

3€

Tolosaldea Tour

 

Larunbata

12:00

Tolosako bi tenploak: Santa Klara eta Santa Maria

Doan

Tolosako Udala

Santa Klaran elkartuko gara.

Larunbata

10:00

15:00

16:00

17:00

18:00

Tolosako Alde Zaharra

3€

Tolosaldea Tour