IÑAUTERIAK 2022 - ZEZEN PLAZARAKO SARREREN SALMENTA
PALKOAK
Palkoak gainontzeko sarrerekin batera aterako dira salmentara, internet bidez.
Palkoak zatiezinak dira, osorik erosi behar dira, hau da, 12 sarrera pakoko. Hau da palko kopurua:
- OSTEGUN GIZENA: 15 palko
- ZALDUNITA - ASTELENITA – ASTEARTITA:- 25 palko eguneko
Palkoaren zenbakia, erosketa egiterakoan izandako hurrenkeran emango da eta norberari ondoren jakinarazio zaio. Palkoen ateetan, eroslearen NAN-aren azken 4 zenbakiak eta letra jarriko dira.
TENDIDOKO ETA HARMAILAKO SARRERAK
-
Sarrerak internet bidez salduko dira (www.bibe.me) otsailaren 22an 16:00etatik aurrera, sarrerak agortu arte. Gehienez ere 5 sarrera erosi ahal izango dira ekitaldi bakoitzeko.
-
Sarreren %5a zezen plazako leihatilan 15:00etatik aurrera ikuskizun egunean. Publiko egingo da leihatilan bertan, egun bakoitzean salgai jarriko den sarrera kopurua:
Prezioak honako hauek izango dira:
-
Lekua / Espacio
Internet
Zezen plazako leihatilan
TENDIDOA
3,21 €
3,00 €
HARMAILA
3,21 €
3,00 €
PALKOA (12 sarrera)
45,00 €
-
Erositako sarrerak, internet bidez nahiz leihatilan, ezingo dira ez itzuli, ez eta aldatu ere.
-
Astelenitan, harmaila ia osoa eta tendidoaren zati bat aisialdi taldeentzat izango da (guztira 1.045 sarrera).