- Karroza, konpartsa edo dena delakoan euskaraz edo elebietan jarri jendearen ikusgai jarri behar duzuna, euskarari lehentasuna emanda (handiagoa, goian...)
- Ahoz esan beharrekoa euskaraz edota elebietan adierazi; bigarren aukera eginez gero, euskaraz lehendabizi.
- Musika jarri behar izanez gero, gogoan izan euskarazko musika egokia izan badela gaur egun.
- Txarangen musika-pieza gehienak euskarazko letra badute edota euskarazkoa ere badute; hortaz, kantatu euskaraz. Adibidez, Baila Negraren letra doakizue segidan: MUGI MUGI (Baila negra).
Mugi, mugi gorputz hori
gogotsu
zure dantzak
jartzen nau dantzan
berdin zait gorria izan,
horia, zuria edo beltzarana.
Dantzan hasitakoan
dantzan hasitakoan
nahiz ta gorriak ikusi
ez gara gorritzen
txantxo azpian.