ETXEBIZITZA HUTSAK PROGRAMA
IZENA EMATEKO EPEA: esleipenean parte hartu ahal izateko inskripzioa Tolosako Udaletxeko Erregistroan egin beharko da, azkeneko eguna 2017ko ekainaren 15a izango delarik.
BALDINTZAK:
A) Diru sarrerei dagokionez etxebizitzak esleitzeko prozesuan parte hartzeko, bizikidetza unitateek 3.000 eta 39.000 euro arteko diru-sarrerak eduki beharko dituzte. 2015 urteko diru sarrerak kontutan hartukodira. (2015 urteko ERRENTA AITORPENA)
B) Bizitokiaren betebeharrari edo udalerriarekiko lan loturari dagokionean:
Tolosa ohiko bizilekua izatea eta bertan erroldatuta izatea, gutxienez urtebete, oinarriak onartu eta hurrengo egunetik atzera kontatzen hasita.
Tolosan 15 urtez erroldatuta bizi izana.
Tolosarekin lan lotura izatea, gutxienez urtebete, oinarriak onartu eta hurrengo egunetik atzera kontatzen hasita.
C) Beste etxebizitzarik ez izatea. Eusko Autonomi Erkidegoko arautegiak ezartzen dituen baldintzen arabera.
ALOKAIRUAREN KONTRATUAREN IRAUPENA: gutxienez hiru urtekoa. Ondoren, etxebizitza bakoitzaren arabera aipatzen diren epe-mugen arabera luzatu ahal izango da.
ERRENTA: etxebizitza bakoitzean adierazten dena. Komunitate gastuak gehitu behar zaizkie kasu bakoitzean.
Fichier attaché | Taille |
---|---|
ETXEBIZITZA HUTSAK ESKAERA ORRIA-Vivienda vacía impreso.doc | 17 Ko |
ETXEBIZITZEN EZAUGARRIAK TAULA.pdf | 32.75 Ko |