Gizarte Zerbitzuen sailak 13:00ak arte artatuko ditu herritarrak, aurretiazko zitarekin

Ayuntamiento de Tolosa
09/12/2021 | Servicios Sociales y Salud
  • Astelehenetik ostiralera emango du zerbitzua, 10:00etatik 13:00etara, ostegunetan izan ezik. Aurretiazko zita UDATEn hartu behar da.  

 

Tolosako Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailak herritarrak artatzeko ordutegia zabaldu egin du, eta astelehenetik aurrera, abenduak 13, 10:00etatik 13:00etara emango du zerbitzua, astelehenetik ostiralera, ostegunetan izan ezik. Lehen harrera egiteko edo zalantzak argitzeko zerbitzua emango du. Gizarte Zerbitzuen sailera jotzeko beharrezkoa izango da aurrez hitzordua eskatzea, UDATEra joanda edo telefonoz deituta (010).