Erabilgarri daude txakurrentzako parke berriak

Ayuntamiento de Tolosa
11/01/2022 | Medio Ambiente
  • Arkauten eta San Estebanen sortu dira txakurrentzat egokitutako parke berriak, txakurren jabe diren eta ez diren tolosarren arteko elkarbizitza sustatzeko.

  • Helburua da animalientzat eta pertsonentzat diren espazioak bereiztea, gatazkak ekiditeko eta elkarbizitza sustatzeko.

 

Pertsonen eta txakurren arteko elkarbizitza bermatu eta hobetzeko eta animalien jabetza arduratsua sustatzeko urratsak emateko, udalerriko bi berdegune egokitu ditu Tolosako Udalak txakurren jabeak bertara joan daitezen euren txakurrekin.

Kartel batzuk jartzea falta den arren, dagoeneko erabilgarri daude Arkauten eta San Estebanen jarri diren txakurrentzako parkeak. Txakurrentzako eremuak soilik izango dira gune hauek, eta bi parke hauen funtzionamenduaren bilakaera aztertu eta herriko puntu gehiagotan parkeak jartzeko aukera baloratuko da.

Helburua da animalientzat eta pertsonentzat diren espazioak bereiztea, gatazkak ekiditeko eta elkarbizitza sustatzeko. Hori horrela, Arkauteko eta San Estebango parkeetan txakurrak solte ibiliko ahalko dira itxitako eremuan; Arkauteko parkearen kasuan, erdiguneko eremu berdea pertsonentzat izango da, udan etzateko edota belarretan jolasteko aukera izan dezaten tolosarrek.

Elkarbizitza sustatzeko hainbat lan lerro

Pertsonen eta txakurren arteko elkarbizitza bermatu eta hobetzeko eta animalien jabetza arduratsua sustatzeko lan-lerro desberdinak lantzen ari da Tolosako Udala, izan ere, geroz eta txakur gehiago dago herrian eta, hainbatetan, gatazkak edo gaizki-ulertuak sortzen dira txakurren jabeen eta gainerako herritarren artean.

Udalerrian jarri diren bi txakur parkeez gain, hainbat tolosarrek egindako eskaerari erantzunez, Txakur Eredugarria programa abiatu zen urrian. Programaren baitan heziketa saioak eta ibilaldi praktikoak egiten dira Tolosako txakurren jabeei euren txakurrak hezteko baliabideak emateko eta paseo ohitura egokiak idartzeko. Gainera, ekimenak izandako harrera ona ikusita, 2022an jarraipena emateko aukerak aztertzen ari da Udala.