Euskal Herria Plaza, museo bat aire zabalean

34 urte lau artistak gaur egun plazaren nortasuna dena margotu eta kokatu zutenetik

 

1988an, Tolosari lotutako lau artista elkartu ziren artea herriari hurbiltzeko helburuarekin. Tolosako Ferialekuan bildu ziren gazteak gaur egun oraindik gozatu ditzakegun hainbat artelan sortzeko eta Tolosako Euskal Herria plazako sabaian kokatzeko.

José María Hernández, Koldobika Jauregi, Iñaki Epelde eta José Luis Longaron izan ziren egitasmo honetan parte hartu zuten garaiko lau artista gazteak; beren lanak aisialdirako hain egokia den leku batean jarri eta aurkeztu zituzten, Euskal Herria plazan, hain zuzen.

Proiektu honek obra artistikoei lotutako topiko bat hautsi zuen: hain zuzen, obra horiek ondo kontserbatzeko eta begiesteko babestuta eta leku seguruetan itxita egon behar izatearena, publikoari arterako sarbidea mugatuz.

 


“Herriari mezu kultural bat transmititzeko modu nabarmenetako bat mezu hori eguneroko bizitzan txertatzea da.”

Duela 34 urte, lau artistek adierazpide bat utzi zuten agerian, testigantza kolektiboa izan dena: kolektiboa, jatorrian eta helburuan.



Gaur gora begiratu eta utzi diguten herentziaz gozatu besterik ez dugu egin behar.