Tolosa turisten begietan

Udara honetan Tolosak bisitari asko jaso ditu bere kaleetan barrena. Badira gure azokako produktuak erostera etorri direnak, gure paisaietaz gozatzera gerturatu direnak, baina batez ere Tolosara gerturatu diren turistak, gure gastronomiaz maitemintzera etorri dira.

Izan ere, Tolosan oso ondo jaten da. Casa Julian, Casa Nicolas, eta Burruntzi bezalako erretegiak, AMA edo Fronton jatetxeak edota Xare edo Lainoa tabernak izan dira gure bisitariek sare sozialetan partekatu dituztenak. Baina Tolosan are gehiago dago. Zerkausia eta bere merkatua, historia handiko alde zaharra, gure kaleak apaintzen dituzten artisau lanak… baita gure festak ere!



@w.foodies
 


@munchin_dentist


@laeti.rv


@ainhoa_singular

Oraindik ez badakizu zer bisitatu Tolosan edo non bazkaldu, hemen utziko ditugu artikulu hauek aitzakiarik ez izateko eta gu bisitatzera etortzeko.