Zer egin Tolosako Lore eta Landare azoka egunean?

Aurtengo Tolosako Lore eta Landare Azokak, egutegiaren kapritxoak tarteko, baserritarren eguna den San Isidroren ospakizunarekin bat egingo du. Hortaz, ibilbide bat pentsatu dugu ezer galdu ez dezazun!

 

Zerkausi plazan kokaturik, goizean goiz, larunbatero egiten den postuetan bueltatxo bat eman asteroko erosketa egin bitartean. Ondoren, Berdura plazara gerturatzea gomendatzen dizugu, zenbait erosketekin jarrai dezazun. Goiz joatea komenigarria da, orduan topatzen baitira produktu hoberenak.

 

Erosketa hauekin bukatzean, Tolosako Gaztelako arkuan jarriko den Cinnamomum camphora zuhaitzari egin bisita. Hau, zehazki, Japonia, India, Txina, Eskozia edo Irlandan kulturalki errotua dagoen zuhaitza da eta bertan, paper bat aurkituko da bakoitzaren desioak idazteko. 

Zuhaitz berezia izango da Tolosan, uda osoa emango du Gaztelako arkuan eta ondoren herriko parke batean landatuko da, espezie honetako lehena izanik.

Segidan, 9:00tatik 14:00etara Trianguloan topatuko den Lore eta Landare Azokara hurbildutzea gonbidatzen dizugu, azoka berezi honen aitzakiarekin etxerako loretxo batzuk erostera. Zazpi mintegik parte hartuko dute, hala nola: 

  • Ortuberri: sasoiko landare eta loreak
  • Ines Flores: haziak, landareak, lore eta fruitu deshidratatuak
  • Murueta: loreak, zuhaixkak eta landareak
  • Guillen: loreak eta landareak
  • Iñigo Azpiazu: loreak
  • Eztizen Agirresarobe: sendabelarrekin egindako ukendu, olio eta xaboiak
  • La Arena: landareak eta loreak

 

 

Orduarekin tentuz ibili beharko duzu, 10:30ean hain zuzen ere, Udaberri Dantza Taldeko dantzariek eta udal ordezkariek larunbateroko azokako baserritarrei eskertza ekitaldia egingo baitie

 

 

Omenaldia ikusi ondoren, Euskal Herri Plazako azokara joateko unea da, bertan, Tolosaldea kanpotik etorritako merkatarien produktuen eta ehungaien salmenta topatuko dituzu. Goiz-pasa honi amaiera emateko, plaza bertan dauden tabernetan pintxo bat jatea gomendatzen dizugu!