Kultura Plazaren IV. edizioa martxan da

Kultura Plazara

Jaialdia uztailaren 21etik 23ra ospatuko da Zumardi Txikian kontzertu ugari eta gune gastronomikoarekin

Ibil Bedi taldeak emango die hasiera jaialdiko kontzertuei Zumardi Txikian, ostiraleko gaueko 22:00etan. Ondoren DJa egongo da festarekin jarraitzeko.

Larunbatean, uztailak 22, Broken Brothers Brass Band kale-bandak Tolosako kaleetan zehar kalejira batekin irekiko du eguna 12:00etan, Zumardi Txikian amaituko dena. 19:00etan DJ Alai igoko da oholtzara eta bere musika estilo ezberdinekin giro paregabea sortuko du. Gogotsu dator, gauean berriro beste saio batekin ikusteko aukera izango baitugu. Baina aurretik, 20:30ean, Nhil taldearen momentua izango da, publikoa pop-funk estiloan dantzan jarriko duena.

Igandean, hilak 23, David Colomo & Lagunak: De Tablao taldearen txanda izango da 20:00etan eta  Tolosan aurretik ikusi ez den estiloa eskeiniko dute, indarra eta inprobisazioa oinarri duen erritmoa ezagutzeko aukera izango dugularik. Ondoren, Olaia Inziarte izan dugu, pop estiloan 22:00etan hasiko den kontzertuarekin jaialdiari amaiera emango diona.

Aipatu beharra dago jaialdiaren egunetan Ama eta Goya-ren eskutik janari gozoaz gozatu ahal izango dela Zumardi Txikian bertan aurkituko den zona gastronomikoan.

Laugarren edizio honetan giroa ziurtatuta egongo da, gerturatu!