Beste Mikologika arrakastatsu bat

Aurten ere, mikologiazale asko hurbildu dira Tolosara.

Casino elkarte gastronomikoak urtero Tolosan antolatzen duen azoka mikologikoak perretxikoz bete du berriro Tolosa. Tailerrak, kontzertuak, lehiaketak... eta noski, onddoak dastatzeko grina izan dira eguneko protagonistak.

Perretxikoetan oinarritutako 8 pintxok zaporez bizitu dute Triangelu plaza, hala nola, potxak onddoekin eta belar freskoen kimuekin, ohiko onddo-nahasketak, perretxikoen kroketak erremolatxa-coulisarekin eta basa-perretxikoen volovant pintxoek.

Eta nola ez, 300 kg-tik gorako lapiko batean prestatzen diren txanpiñoiak saltsan probatzeko aukera ere izan dugu aurten.

Perretxikoz betetako saskiaren pisua asmatzeko lehiaketa ospetsuak buruhauste asko ekarri ditu askoren buruan, eta 13:30 aldera jakin da pisua 4,455 kg-koa zela.

Gaurko egunean banatu den beste sari bat erakusleiho-lehiaketa izan da, Lara moda-dendak eraman du lehen saria.

Orain hurrengo asteburura begira gaude gogotsu, hurrengo azoka gastronomikoaren zain: Tolosa GOXUA, urriaren 28an.