Tolosako nazioarteko txotxongilo jaialdiaren 41. edizioa, hastear

Sormena eta berrikuntza sustatzea helburu dituzten estatu eta nazioarte mailako txotxongiloen emanaldiak martxan

Azaroaren 25etik abenduaren 3ra Tolosan nazioarteko txotxongilo TITIRIJAI jaialdi magikoa ospatuko da Tolosan. Aurtengo edizioaren programazioa TOPIC eraikin barruko ikuskizunez gain, kaleko emanaldiez, tailerrez eta hitzaldiez osatutakoa izango da. Ikusi hemen egutegi osoa.

Nazioarte mailako zein estatuko 20 taldeen emanaldiak ikusteko aukera izango dugu: haurrek, gazteek zein helduek gozatzeko aukera izango dutenak. Horien artean Euskadiko lau konpainia anfitrioi aurkituko dira: hala nola, Mar Mar Teatro, Bonbon Beltz, Zurrunka eta Anita Maravillas.

Tolosak 41 urte ondoren, txotxongiloen epizentru izaten jarraitzen du. Horra hor ospakizun honetara hurbiltzeko arrazoietako bat. Hurbildu eta gozatu ikuskizunaz!