Zer da Eszena bonua?
Eszena bonuak Tolosako Udalaren arte eszeniko eta musika egitarauan biltzen diren ikuskizunetarako eta emanaldietarako sarrerak deskontuarekin eskuratzeko aukera ematen du.
Non eskura dezaket Eszena bonua?
Eszena bonuak online edo Leidorreko leihatilan eskuratu ahal izaten dira. Azken kasu honetan, ohiko ordutegian edo ikuskizuna hasi baina ordubete lehenago hartu ahal izango da.
Behin bonua eskuratuta, ikuskizun horietako bakoitzarentzako sarrera hartu beharko da banaka. Ikuskizun eta pertsonako sarrera bana. Hau egitea nahitaezkoa da, sarrerarik gabe bonuak bere horretan ez baitu baliorik.
Sarrera horiek eskatzeko bi bide daude: Leidorreko leihatian eskatuta; edo online. Horretarako, sarrerak eskuratzeko plataforman (https://leidorantzokia.janto.es/) ikuskizun bakoitzarentzako sarrerak erosteko prozesu bera jarraitu beharko da. Ez da, ordea, ordainketa egin beharko. Bonuak berak dakarren kodea sartu beharko da. Sarrera hori izango da aretora sartzeko baliagarria izango dena.
Zine bonuak
Zine bonuak ere eskuragarri daude online edota leihatilan
- 10 saioko bonua 30 eurotan
- 20 saioko bonua 35 eurotan
- 30 saiokoa 40 eurotan
Zine bonuak saio bakoitzerako gehienez bi sarrera eskuratzeko aukera ematen du.