Kolore biziz eta lore usainez beteko da Trianguloa Plaza

Maiatzaren 11an Lore eta Landare Azoka bereziaren aitzakia medio, udaberriari ongietorria emateko aukera bikaina izango da Tolosan

Bihar maiatzaren 11n, Tolosako Trianguloan Lore eta Landareen Azoka: gure mintegizain eta artisauek eskaintzen duten edertasun naturalaz gozatu eta gure etxeak apainduz udaberriari ongietorria emango dioten produktuak eskuratzeko aukera!

09:00etatik 14:00etara ospatuko da eta sasoiko lore eta landare mota nagusiak eskuratzeko aukera izango da zazpi postu desberdinetan:

  • Ines Flores: Anoetakoa, hazi, landare, lore eta fruitu deshidratatuetan bereiztua.
  • Iñigo Azpiazu Moreno: Anoetakoa loreetan bereiztua.
  • Txomin Bilbao Echevarría: Kortezubikoa, lore, zuhaixka eta landare sorta ekarriko dituena.
  • Karolina Peños Salinas: Bergarakoa, ukendu sendagarriekin, gorputzeko xaboiekin eta desodorante naturalekin bertaratuko da.
  • Guillermo Guillen Monreal: Pueyokoa, lore eta landare sorta zabala aurkeztuko duena.
  • Jose Javier Beaskoetxea: Iurretakoa, sasoiko landare eta loreak eskainiko dituena.
  • Daniel Larena Santos: Zaragozakoa, bere landare eta lore bilduma ekarriko dituena.

Gune eta udalerri ezberdinetako mintegiek eta artisauek parte hartuko dute azokan eta bisitariei gozatuko dituzten produktuak eskainiko dizkiete.

Egun handi honetarako, Gureak Berdeak lorezaintza taldea Gaztelako Arkua apaintzeaz arduratuko da. Lorategi efimero bat egingo dute banbu landareekin eta kolore urdineko elementuak barneratuko dituzte. Udazkenean landatuko dira Elosegi parkean.