Osasun arreta zerbitzua

Tolosako Inauterietan zehar osasun arazoei bideratutako arreta zerbitzuak indartu egingo dira. Hona jo dezakezu arazorik izanez gero:

  • Osasun-zentroa. Etengabeko Arreta Gunea (PAC)

    • Osasun-zentroa: ohiko ordutegia 8.00-20.00

    • Etengabeko Arreta Gunea: ohiko ordutegia 17.00-8.00 eta asteburuetan 24 orduz.

      • Zerbitzua errefortzatuko da: ohikoa baino mediku, erizain eta zeladore bat gehiago; ostegun, larunbat, igande eta astelehenean.

      • Gaueko segurtasun zerbitzua ostegunetik asteartera (biak barne) 22.00-8.00

        ​Telefonoa: 943006800
        Helbidea: Gernikako Arbolaren Lorategia z.g., 20400 Tolosa, Gipuzkoa

  • Asuncion Klinika

    • Alkoholaren eraginpean daudenentzako eremu espezifikoa antolatuko da.

      Ordutegia: 24 orduz
      Telefonoa: 943 69 70 00
      Helbidea: Izaskungo Aldapa, z.g., 20400, Tolosa.

  • Larrialdiak nora bideratu:

    • Alkoholarekin edo sustantzien kontsumoaren lotuta daudenak Asuncion Klinikara bideratuko dira zuzenean.

    • Gainontzeko larrialdiak ohiko moduan kudeatuko dira larritasun mailaren arabera (eguneroko ondoezak zein zauriak).

 

  • TELEFONOAK

    • Larrialdiak: 112

    • Udaltzaingoa (24orduz.) 943 675 858