Kartel lehiaketa
Kartelak aurkezteko epea maiatzaren 5etik maiatzaren 16a izango da, eta irabazleak 500 euro eskuratuko ditu.
Nahi duen orok har dezake parte. Maiatzaren 16a baino lehen (14:00ak arte) aurkeztu behar dira lanak. 500 euroko saria egongo da jokoan.
Honako baldintza hauek dira bete beharrekoak:
- Sanjoanak 2025 / TOLOSA izango da kartel guztietan agertuko den testua.
- Obra horiek, ideia nahiz edukiari dagokionez, originalak izan beharko dute.
- Neurri bertikala izan beharko dute: 50x70 zentimetro, eta gutxienez 300 ppp-ko erresoluzioa.
- Kolorea eta teknika aukerakoa.
- Generoen irudikapenean erabilitako irudiek oreka bilatuko dute, rol eta estereotipo tradizionalak azpimarratu gabe, eta sexu, arraza, adin, kultura edo sexu-aukeraren arloan diferentzien tratamendu gutxiesgarria ekidinez.
- Kartelaren atzean egileak adina eta leloa zehaztu beharko ditu, eta kartazal batean izen-deiturak, helbidea eta telefonoa adieraziko ditu. Kartazalaren kanpoan, berriz, izenburua eta egilearen adina.
Epaimahaikideak ondorengoak izango dira:
- Mahaiburua: Kulturako Zinegotzia.
- Bokalak: Diseinu grafikoan edo arte ederretan hiru aditu .
- Idazkaria: Kultura Teknikaria izango da, hitza bai, baina botorik gabe.
IZENA EMAN
IRUDI KORPORATIBOA
IRUDI KORPORATIBOA NON JARRI
Attachment | Size |
---|---|
![]() | 195.26 KB |