Gizarte Zerbitzuak eta Osasuna

Gizarte Zerbitzuak prestazio eta zerbitzu multzo bat dira eta erantzuten diete herritarrek dituzten behar eta eskaerei norbera modu autonomoan moldatzeko edota familian, komunitatean eta, oro har, gizartean integratzeko.

Familiak, haurrak eta gazteak

  • Adin txikikoen arrisku egoera baloratu eta aholkularitza zerbitzua eskaini.
  • Esku-hartze familiarra.
  • Laguntza psikologikoa.
  • Familia hezitzailea.
  • Kale-heziketa programa.

Adineko pertsonak, desgaitasuna eta menpekotasuna

  • Etxez etxeko laguntza zerbitzua.
  • Eguneko zentroa.
  • Telelaguntza.
  • Sendian programa.
  • Adineko egoitzak
  • Aldi baterako egonaldiak.
  • Laguntza teknikoak.
  • Familia harrera.
  • Balio anitzeko etxebizitzak.

Gizarteratzeko baliabideak

  • Larrialdi egoeran dauden herritar edo familientzako etxebizitzak.
  • Gizarte bazterkerian daudenentzako alojamenduak.
  • Kalean daudenentzako eguneko eta gaueko zerbitzua.
  • Gizarteratzeko eta lan munduan sartzeko baliabideak.

Prestazio ekonomikoak

  • Gizarte larrialdiko laguntzak.
  • Udal diru-laguntzak.
  • Kotizatu gabekoen pentsioak.
  • Gizarte Ongizateko Fondoa.
  • Mendekotasun Legeak jasotzen dituen diru-laguntzak.

Indarkeria matxista eta sexu erasoak

  • Harrera zerbitzua: informazioa, orientazioa eta aholkularitza.
  • Laguntza psikologikoa.
  • Laguntza juridikoa.
  • Larrialdiko harrerak.

Prebentzioa eta droga-menpekotasunak

  • Droga-menpekotasunei buruz informatzeko zerbitzua.
  • Prebentzio-programa ikastetxeetan.
  • Gurasoentzako prestakuntza
  • Arriskuak murrizteko programak.
  • Osasun kanpainak.

Elkarte eta herriko eta gobernuz kanpoko erakundeentzako zerbitzuak eta diru-laguntzak

  • Irabazi asmorik gabeko gizarte- eta osasun-elkarteei ematen zaizkien urteroko udal laguntzak.
  • Aholkularitza eta informazioa Tolosako elkarteei.
  • Lokalen ustiapena.
  • Nazioarteko Gobernuz Kanpoko Erakundea (GKE) proiektuentzako eta boluntarioentzako diru-laguntzak.