Gazte topagunea

Zer da Gazte Topagunea?

 

Tolosako Gazte Topagunea, Tolosako Udalak 12-17 urte bitarteko nerabeei ostegunetik igandera eskaintzen dien udal zerbitzua da. Zerbitzu hau eskaintzen den 12. urtea da eta bertan, hainbat baliabide aurki daitezke: mahai jolasak, ordenagailuak, wifi-a, billarra, ping-ponga, futbolina, eskulanetako materiala eta berrikuntza moduan, bulegoko txokoa.

Horrez gain, aldizkari txokoa, musika entzuteko aparailua eta proiektorea ere aurki daitezke.

Gazte Topaguneko helburua

Nerabeek euren denbora librea modu hezitzailean gauzatzea eta euren heziketa fase desberdinetan bidelagun izatea da bertako hezitzaileon helburu nagusia. Hezitzailea esaten dugunean, parte- hartzea sustatzeaz, gazteen autonomia indartzeaz eta harreman positiboak bultzatzeaz ari gara hizketan; azkenean, ekintza desberdinen bitartez, jarrera eta balio egokiak igortzea da hezitzaileon egitekoa.

Topaguneko ordutegia

Lehen aipatu bezala, ikasturtean zehar, ostegunetan eta ostiraletan 17:00etatik 20:00etara irekitzen da eta asteburuetan berriz, 16:30etatik 20:30etara.

Bestalde, udako ordutegia uztailean zehar jartzen da martxan eta Topagunea goizez irekitzen da astean zehar.

Topaguneko dinamika

Beraz, ikasturtean zehar, hilabeteko ekintzak antolatzen dira eta horretarako, gazteen interes eta zaletasunak hartzen dira kontutan. Beraz, sukaldaritza tailerrak, filme proiekzioak, eskulanak, etab. gauzatzen dira besteak beste.

Bestalde, ikasturtean zehar, topagunetik antolatutako irteerak egiten dira ere. Adibidez, Sendavivara, Leidor aretora, Txuri urdinera, Tabakalerara, etab. joan zian gara.

 

Beraz, hileko ekintzez gain, urtero errepikatzen diren ekintza bereziak aurki daitezke:

  • Irekiera festa, ikasturteari hasiera emateko antolatzen diren ikuskizunak.

  • Gazte astea, gabonetako oporraldietan gauzatzen diren tailer eta irteerak.

  • Udaberri gaztea, Aste Santuetako opor egunetan gauzatzen diren ekintzak.

  • Uda gaztea, uztailean, udako oporraldiei hasiera emateko egiten diren ekintza bereziak.

Amaitzeko, aipatutako egun zehatz horiez gain, herrian bertan antolatzen diren beste ekintzetan parte hartzen dugula esan beharra dago. Azken finean, herriko beste elkarte eta zerbitzuekin modu aktiboan elkarlanean aritzea, indartu beharreko balioa dela iruditzen baitzaigu.