Ingurumena

Helburu nagusia da jasangarriak diren udal politikak sustatzea, eragin handia baitute ingurumenaren alde egiten ditugun tokiko ekimen txikiek. Egungo hazkunde eta kontsumo eredua baliabideen agortzea, biodibertsitatearen galera eta aldaketa klimatikoa eragiten ari da. Hori dela eta, Udalak proiektu jasangarriak bultzatzen ditu, baliabideen erabilera eraginkorra sustatuz eta ingurumenaren kalitatea hobetuz, izan ere, bertan bizi garenon bizi-kalitatea oso lotuta dago gure ingurumenaren egoerarekin.

Arloko informazioa aurrez aurre, telefonoz edo bide telematikoz ematen da, herritarrek udalerriko ingurumenari buruz eta eskaintzen ditugun zerbitzu eta jarduerei buruz egiten dituzten kontsultetan.

Jarduerak

Hauexek dira jarduera nagusiak:

  • Ingurumenaren arloko udal programak, ekimenak eta jardunak planifikatzea, diseinatzea eta egitea, horien artean, Tokiko Agenda 21aren prozesukoak.

  • Dibulgazio-jardunaldiak eta ingurumenarekin lotutako beste sentsibilizazio ekitaldi batzuk antolatzea.

  • Tolosako Ingurumen Zentroarekin (TIZ) eta Tolosako ikastetxeekin Eskola Agenda 21 programaren koordinazioa.

  • Energiaren aurrezpenarekin zerikusia duten ekimenak eta plangintzak bultzatzea eta negutegi efektuko gasen urteroko inbentarioa kalkulatzea.

  • Nekazaritzarekin zerikusia duten proiektuen kudeaketa. Iurramendiko Baratza Parkea eta Santa Lutziako Nekazaritza Hazitegia.

  • Natura kapitala eta eremu babestuak zaintzeko eta balioan jartzeko planifikazioa egitea eta ekimenak bultzatzea.

  • Landa eremuan burutzen diren jardueretan txostenak egitea ingurumenari eragiten dioten ataletan.

  • Bide homologatu eta seinaleztatuak mantentzea eta hobetzea.

  • Auzokonposta programaren kudeaketa.