Katalogoa

Katalogoaren bitartez egin dezakezu:

  • Sareko liburutegietako funtsa (liburuak, DVDak, CDak...) kontsultatu.
  • Zure maileguen egoera ikusi eta maileguak berritu.
  • Erreserbak, mailegu-eskaerak eta desideratak egin.

Kontuan izan:

  • Tolosan hiru kokapen ditugu (Udal Liburutegia, Haur Liburutegia eta Liburutegiaren hedapenak). Hedapenetan dauden dokumentuak ezin dira ez erreserbatu, ezta maileguan eskatu ere.
  • Hainbat eragiketa egiteko zure burua identifikatu beharko duzu. Eskatu liburutegian zure erabiltzaile-zenbakia eta pasahitza.
  • Zigortuta baldin bazaude dokumenturen bat berandu itzuli duzulako, ezingo duzu eragiketarik egin gabetze-data pasa arte.
  • Mailegua behin bakarrik berritu daiteke, soilik indarrean dagoen maileguaren azken bost egunetan, eta betiere dokumentua beste pertsona batek erreserbatu ez badu.
  • Gehienez bi erreserba eta hiru-mailegu eskaera egin ahal izango dituzu.
  • Liburutegi Arteko Maileguaren bitartez beste liburutegi batetik liburu bat ekartzea nahi baduzu, ezinbestean aurrez-aurre egin beharko duzu eskaera liburutegian.

Sartu liburutegiko katalogoan

Ikasi katalogoa erabiltzen

Nola egin mailegu-eskaera bat

Erabilgarri dauden dokumentuak eskatu eta liburutegian jasotzeko.

Nola erreserbatu dokumentu bat

Beste norbaitek maileguan dituen dokumentuak erreserbatzeko.

 

Nola berritu mailegu bat