Eskualdeko ekintzaile berriei zuzenduriko prestakuntza ikastaro berri bat martxan jarri du Tolosaldea Garatzenek, pertsona hauek negozio plan bat burutzeko gaitasun teknikoetan trebatu ahal izateko.Tolosaldea Garatzenen helburuetako bat eskualdean enpresa ekimen berriak sortzea da, betiere lanpostu berriak sortzeko aukera sustatzen den einean. Honela, ekintzailetasuna sustatu asmoz eta ekintzailetasun izpiritua bultzatu asmoz, enpresa ekimen berri bat sortu nahi duten ekintzaileei zuzenduriko enpresa kudeaketa ikastaroa antolatu du.
- Datak: 2019/06/17-21
- Ordu kopurua: 20 ordu
- Ordutegia: 9:30 – 13:30
- Egunak: Astelehenetik - Ostiralera
- Plaza kopurura: 12
- Lekua: Tolosa- Lehiberri Zentroa
- Onuradunak: Enpresa egitasmo bat izan dezaketen eskualdeko ekintzaileak.
- Eskualdeko langabetuek izango dute lehentasuna
Gaiak
-Ekintzailearen profila.
-Bideragarritasun azterketa.
-Ekonomi -Finantza arloa.
-Egitura Juridikoak.
-Enpresaren Fiskalitatea.
-Betebehar administratiboak
-Eta abar, ...
Enpresa kudeaketa ikastaro honen inguruan argibide gehiago izateko, Tolosaldea Garatzeneko Ekintzailetasun Sailera zuzendu zaitez, horretarako 943.65.45.01 telefono zenbakira deituz, edota zubeldia@tolosaldea.eus email bidez.
