Tolosako Iñauteriak 2020: egitaraua

Tolosako Inauteriak otsailaren 20tik 25era ospatuko dira. Ostegun Gizeneko txupinazoa iristea baino ez da falta festa lehertzeko.

Kolorea eta umorea, mozorroak, konpartsak eta karrozak, txarangak eta kontzertuak… ez da festa girorik faltako Tolosan, sei egunez. Egun bakoitzeko egitaraua jarraian:

[Deskargatu programa]

 

OTSAILAK 15, LARUNBATA

Kalderero Eguna festa egun handia da Tolosan. Kaleak jendez gainezka izaten dira goizetik gauera, eta inauteri giroa sumatzen da edonon.

10.30. Tolosako Erraldoi eta Buruhandiak, Tolosako Dultzaineroez lagundurik. Irteera Gernikako Arbola plazatik.

12:00. Aiz-Orratz elkarteko txaranga irtengo da elkartetik bertatik.

12.30. Haur Jaialdia, Aiz-Orratz Elkarteak antolatuta, Leidor aretoan. Jaialdian Txantxo Lehiaketako irabazleen berri emango da.

19:00. Urdiña Txiki Elkarteak antolatuta, Kaldereroen Konpartsa aterako da Plaza Zaharretik.

23:30. “Incansables” txaranga kalez kale.

 

 

 

OTSAILAK 16, IGANDEA

Inauterietako errepertorio osoa jotzen dute Tolosako Udal Txistulari Bandak eta Tolosako Udal Musika Bandak. 

12.15. Inauterietako kontzertua, Tolosako Udal Musika Banda eta Udal Txistulari Banda, Berdura plazan.


 

OTSAILAK 20, "OSTEGUN GIZENA"

Tolosako Inauterietako txupinazoa botatzen den eguna. Txilabarekin janzten da jendea, eta txaranga ugari ibltzen dira kalean eguerditik goizaldera arte.

11.15. Udal Txistulari Bandak  Inauterietako Zortzikoa joz egingo du ohiko ibilbidea.

11.45. Kabi-Alai elkarteak Incansables txaranga 2020ko “Kabi-Alai Kuttuna” izendatuko du. Ondoren pregoia.

12.00. Plaza Zaharrean, suziria  jaien hasiera iragartzeko.

12.00. Pintxana eta Kabi-Alai txarangen irteera,  Plaza Berritik eta Plaza Zaharretik.

16.30. Zezen Plazan zezen-festa,  Pintxana eta Kabi-Alai txarangek girotuta. Ondoren, kalejira.

19:30. Emakumeon plazatik “zezen suzkoa” irtengo da. Ero Etxe Elkartearen eskutik.

20.00. Aurrera Kirol Elkartearen danborrada.

23:00. Txosnagunean Ziakhus eta Little Martin Selektah taldeen kontzertuak.

 

 

OTSAILAK 21, "OSTIRAL MEHEA"

Gero eta indar gehiago hartzen ari den trantsizio-eguna. Txilaba ugari ikusten dira oraindik kaleetan, baina mozorrorik, oraingoz, ez.

11:30. Ozenki Txistulari taldearen kalejira.

16.30. Zezen Plazan xexen-festa, Kabi-Alai txarangak alaituta. Ondoren, kalejira.

20:30. Ostiral Mehe eguneko danborrada.

22:30. Txosnagunean eskualdeko taldeen kontzertuak.

22.30.  Arpegi Taldeak antolatuta, Ostiral Mehe eguneko jaialdia Leidor aretoan. 40. urteurrena.

23:30. “Jainekin” txarangaren irteera.

 

OTSAILAK 22, LARUNBATA "ZALDUNITA BEZPERA"

Dantzariak eta danbor-joleak dira eguneko protagonista nagusiak. Tolosako Inauterietan larunbatean ere ez da mozorrotzen.

11:00. Tolosako Erraldoi eta Buruhandiak, Tolosako Dultzaineroez lagundurik. Irteera Gernikako Arbola plazatik.

11:30. Musika Eskolako ikasle bandaren kalejiraren irteera, Musika Eskolatik.

12:00 eta 17:00, Kabi-Alai elkarteko txarangaren irteera.

11:30. Udaberri Dantza Taldeak antolatuta, Dantzari Txikien kalejira abiatuko da Triangulotik. Herriko hainbat tokitan saioak eskainiko dituzte.

17:00. Aiz Orratz elkarteak antolatuta, haur danborrada aterako da Geltoki kaletik.

19:00. Tolosako Danborradaren irteera Plaza Zaharretik Tolosako Udal Musika Bandarekin.

22:30. Txosnagunean Leizeak, El sonido de la metraia, Streetwise eta Dinamita taldeen kontzertuak.

23:30. “Iraunkorrak” eta “Oriako Txaranga” txarangak kalez kale.

 

OTSAILAK 23, “ZALDUNITA”

Tolosako Inauterietako egun handienetako bat. Goizean goizetik dianarekin esnatzen dira tolosarrak. Mozorroak jantzi eta karrozak kalera ateratzen dituzten lehen eguna da.

8.00. Diana, Tolosako Udal Musika Bandarekin.

8.45. Udal Txistulari Bandak ohiko ibilbidea eginez, Inauterietako Zortzikoa joko du.

10.00. Txarangen irteera.

11.00. Plaza Berrian sokamuturra  Urdina Txiki txarangak alaituta.

11.00. Karroza eta konpartsen irteera.

15.45. Udal Txistulari Bandak  “Idiarena” pieza joz egingo du ohiko ibilbidea.

16.00. Kalejira Alcoyano, Veleta-Aiz Orratz eta Urdiña Txiki txarangekin, Plaza Zaharretik Zezen Plazaraino.

16.30. Zezenak Zezen Plazan; txarangak eta Udal Txistulari banda arituko dira ikuskizuna alaitzen. Ondoren kalejira.

19:00. Txosnagunean kontzertua: Laket.

19.00. Dantzaldia Berdura Plazan Alcoyano, Veleta-Aiz Orratz eta Urdiña Txiki txarangekin.

22:30. Txosnagunean Bake faltsua eta DJ Jotatxo taldeen kontzertua.

23.30. “Kalean” eta “Oriako Txaranga” txarangak kalez kale.

 

 

OTSAILAK 24, “ASTELENITA”

Mozorro eta konpartsen bigarren eguna da. Ikastetxeetako Aisialdi Taldeetako konpartsa erraldoiak dira protagonista nagusienak. 

9.00. Txarangen irteera.

11.00. Plaza Berrian sokamuturra Txinparta txarangak alaituta.

11.00. Karroza eta konpartsen irteera.

15:30. Gaztea Errepidean!  Kamioi ibiltaria. DJ Txurru eta Oihan Vega, eta Yogurinha Borovarekin dantzaldia…  Irteera Nafarroa etorbidetik.

16.00. Kalejira Tolosano, Poca Tripa eta Arco Iris txarangekin, Plaza Zaharretik Zezen Plazara.

16.30. Zezenak Zezen Plazan; txarangak arituko dira ikuskizuna alaitzen. Ondoren kalejira.

19.00. Dantzaldia Berdura Plazan, Tolosano, Poca Tripa eta Arco Iris txarangekin.

19:00. Txosnagunean erromeria:  Muxutruk

21:30.  Little Martin Selektah eta Bassagain soinu sistemaren kamioi ibiltaria. Triangulotik Rondillan barrena.

22:30.  Txosnagunean kontzertua: DJ Bull eta Marianitoz Blai.

23.30. “Bonberenea” eta “Incansables” txarangak kalez kale.

 

 

OTSAILAK 25, “ASTEARTITA”

Tolosako Inauterien azken eguna goizean goiz hasten da, bezperako parrandazaleak eta esnatu berriak batzen dituzten Alborada eta Pattar Zezenarekin. Egun osoan zehar mozorro eta karrozak dira ikusgai.

6.00. Udal Txistulari Bandak Alborada joko du Udaletxeko arkupetan, Berdura plazan eta Felipe Gorriti plazan.

8.00. Elkarteetako txarangek alaituta, Pattar zezena Zezen Plazan. Ondoren kalejira.

11.00. Plaza Berrian sokamuturra Kabila txarangak alaituta.

11.00. Karroza eta konpartsen irteera.

12:00. Plaza Berrian txarangen bilkura; San Esteban, Sukalde, Arco Iris eta Txapel Haundi txarangen  eskutik. Euria bada, Berdura plazan. Ondoren kalejira Gaztelako Ateraino

15.45. Udal Txistulari bandak, ohiturazko ibilbidea eginez, “Idiarena” pieza joko du.

16.00. Txapel Haundi, Sukalde, eta San Esteban txarangekin, Plaza Zaharretik Zezen Plazara.

16.30. Zezenak Zezen Plazan; txarangak eta Udal txistulari banda arituko dira ikuskizuna alaitzen. Ondoren kalejira.

19.00. Dantzaldia Berdura plazan Txapel Haundi, Sukalde eta San Esteban txarangekin.

23:30. “Incansables Zaharrak” txarangaren irteera.

 

 

MARTXOAK 1,  “PIÑATA” IGANDEA

11:00 Poca-Tripa txaranga Iurreamendi Egoitzara joango da.

16:30 Zezen plazan xexen festa Kalean txarangak alaituta. Ondoren kalejira.