Fondoaren deskribapena

Identifikazioa

Titulua: 
Tolosako Udalaren Fondoa

Datak: 
1282/04/28 - 2001/12/31

Deskripzio maila: 
01 - Fondoa

Bolumena: 
500 ml

Testuingurua

Ekoizlearen izena: Tolosako Udala 

Erakundearen historia: Tolosa 1256an fundatu zuen Alfonso X.a Jakintsuak. Erdi Aroan eskuratu zituen pribilejioek biztanle berriak erakartzen zituzten Tolosara eta, Nafarroako Erresumarekin mugan, merkataritzak pisu nabarmena hartu zuen. 1374tik eta 1392ra artean, inguruko 26 herri eta leku elkartu ziren, hiribilduak emandako babes juridikoaren eta instituzionalaren pean. 1615etik aurrera banantzen hasi ziren. Hainbat mendez, Gipuzkoako Herrialdearen seirena ordezkatu zuen eta, ondorioz, indar handia izan zuen herrialdeko Batzar Nagusietan. XIX. mendean, borroka karlisten ondorio gogorrak jasan zituen eta 1844tik 1854ra artean probintziako hiriburua izan zen. Ekonomiaren oinarriak merkataritza (asteroko merkatua funtsezkoa izan da bere inguru osoan) eta industria izan dira, bereziki paperaren ekoizpenaren sektorea. 

Artxiboaren historia: Udal fondoa hainbat tokitan egon da kokatuta, besteak beste, Nafarroako Atariko dorrean eta Andre Maria parrokia elizan. Gainerakoan, Udaletxean gorde izan da eta Udaletxea bera hiru eraikinetan egon izan da: Plaza Zaharrean, Plaza Berrian eta Gorosabel eskoletako eraikinean. Gaur egun, Aranburu jauregian gordetzen da artxibo fondoa. Uholdeez aparte, gutxienez bi sutek, 1501ekoak eta 1781ekoak, kaltetu edo suntsitu izan dute dokumentazioa. 

Dokumentazioa sartzeko modua: Erakundeak sortutako dokumentazio metaketa. 

Edukia eta egitura

Edukia: Behe Erdi Aroaz geroztiko dokumentazioa badago ere, zatirik garrantzitsuena XIX. mendekoa da eta, horregatik, oso egokia da garai horretako gaiak lantzeko. 

Sarrera berriak: Urteroko gutxi gorabeherako hazkundea: 20 ml. 

Antolaketa: 1. 1936a baino lehenagoko dokumentazioarentzat, Serapio Muxikaren sailkapen koadroa. 2. Data horretatik aurrerako dokumentazioarentzat Madrilgo Artxibozainen sailkapen koadroa. 

Sarbide eta erabilpen baldintzak

Sarbiderako baldintzak: Izaera publikoko artxibo fondoa. Sarbide librea, 7/1990 Legean aurreikusitako mugekin. 

Dokumentuen hizkuntza: Gaztelania eta euskara. 

Deskribapen tresnak:

1. Tolosako hiribilduko artxiboko dokumentuen aurkibidea. 1659 

2. Tolosako hiribilduko artxiboko dokumentuen aurkibidea. 1747 3. Tolosako hiribilduko artxiboko dokumentuen aurkibidea. 1832 4. Tolosako hiribilduko artxiboko dokumentuen aurkibidea. 1845 (gutxi gorabehera.) 5. Tolosako hiribilduko artxiboko dokumentuen aurkibidea / Juan José Munitak egina. - Tolosa: z.g., 1901. - 5. alea. Eskuz idatzitako alea. 6. Tolosako hiribilduko artxiboko dokumentuen aurkibidea / Mª Angeles Anguera et al. - Tolosa: z.g., 1986. - 6. liburukia. Mekanografiatutako alea. 7. Tolosako Udal Artxibategiko Udal Fondoaren Inbentarioa / Artxibo Zerbitzua.Etengabe eguneratzen.

Atxikitako dokumentazioa

Erlazionatutako deskribapen-unitateak: Kaparetasun fondoak eta familia artxiboak gordailuan daude, Gipuzkoako Artxibategi Orokorrean, 1949az geroztik.1547-1803 udal akten kopia bat mikrofilmean dago, Eusko Jaurlaritzako Ondare Dokumentalaren Zentroan (IRARGI). 

Argitalpenak: Tolosako Udal Artxibategiko bilduma diplomatikoa. I. liburukia (1256-1407) / José María Erroldan Gual. Donostia Eusko Ikaskuntza, 1991ko lege-gordailua. VIII, 97, XL or. ; 23 cm. - (Euskal Herriko Erdi Aroko dokumentu iturriak / José Luis Orella Untzuek zuzendua, 36). Aurkibideak. ISBN: 84-87471-33-1 Tolosako Udal Artxibategiko bilduma diplomatikoa. II. liburukia (1420-1499) / José Angel Lema Pueyo, Izaskun Tapia Rubio. - Donostia : Eusko Ikaskuntza, 1996ko lege-gordailua. 131 or. ; 23 cm. - (Euskal Herriko Erdi Aroko dokumentu iturriak / Aingeru Zabalak zuzendua, 65). Aurkibideak. ISBN: 84-89516-05-7 - Erakusketa: Udal Artxiboa : Arkitektura, Hirigintza: Tolosa 1840 - 1936 / TOLOSA. Udal artxibategia. - Eusko Jaurlaritza, Tolosako Udala, Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala et alter. SL, 1987