eFilm

Filmak mailegatzeko plataforma da. Kontuan hartu ondorengo hau:

  1. Liburutegiko bazkidea izan behar duzu filmak mailegatzeko.
  2. Liburutegiaren zerbitzuetako edo eLiburutegian sartzeko erabiltzen diren erabiltzailea eta pasahitza behar dituzu.
  3. Astero bi film hartu daitezke maileguan. Filma mailegatzen duzunean 72 orduko epea daukazu filma nahi haina aldiz ikusteko. Kasu batzuetan, epe hori 48 ordukoa izan daiteke.
  4. “Nire kontua” ataletik zure maileguen egoera ikusi dezakezu.
  5. Ezinbesteko baldintza da gailu bateragarri bat izatea. Ordenagailutik edo gailu mugikorretik konektatu beharra daukazu https://eliburutegia.efilm.info/eu helbidera.
  6. Katalogoan eskura dauden ikus-entzunezko guztien eskaintza kontsultatu daiteke. Hasierako orrian sortutako zerrenden hautaketa bat dago. Era berean, bilaketa aurreratuaren bitartez ikus-entzunezko zehatzak aurkitzeko aukera dago.
  7. Katalogoan eskuragarri dauden filmen erabilgarritasuna berehalakoa da, ez dago itxaron beharrik.

Sartu eFilm-en