Hasi dira Elosegi Parkeko sarreran segurtasuna indartzeko lanak

Ayuntamiento de Tolosa
22/07/2021 | Medio Ambiente
  • Asteartean hasi ziren lanak eta astebete inguruko iraupena izango dute.

  • Parkea itxita egongo da epe horretan.

 

Asteartean hasi ziren Elosegi Parkeko sarreran segurtasuna hobetzeko lanak eta astebeteko iraupena izatea aurreikusten da. Epe horretan parkea itxita egongo da.

Erdi mailako altuera duen itxitura eraikiko da parkearen sarreran, erabiltzaileek eta lorazaintzako langileek izan ditzaketen erorketen babes-neurri gisa. Itxura aldetik, itxitura estetikoki bat etorriko da parkearen sarrerarekin. Oinarrian hormigoizko geruza luzanga bat izango du, eta gainean, babeserako, egurrezko elementuez osaturiko ilara bat.