Gazte ikastaroak

  •  Yogak, joskintzak eta erleei buruzko ikastaroak osatzen dute 2026ko udazkeneko gazte ikastaroen eskaintza. Urritik abendura bitarte izango dira, euskaraz, Tolosako kultur etxean. Ikastaroak 18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude.
  • 18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzendutako ikastaroak dira. Yogak, joskintzak eta erleei buruzko ikastaroak osatzen dute eskaintza.

Aurretiko izen-ematea irailaren 14tik 20ra egingo da. Talderen batean hamar lagunek baino gehiagok izena ematen badute, zozketa egingo da.

Irailaren 14tik 20ra aurretiko izen-ematea izango da. Ikastaroak gutxienez bost pertsonaren izen-ematea izan beharko du aurrera egiteko, eta talderen batean hamar lagun baino gehiago elkartzen badira, zozketa egingo da aurretiko izen-ematea amaitutakoan; hau da, irailaren 21ean. Kasu horretan, hurrengo egunean jakinaraziko dira emaitzak, posta elektronikoz. Behin betiko izen-ematea irailaren 23tik 30era egin beharko da, ikastaroan tokia gordetzeko.

Aurretiko izen-ematea formulario honen bidez egin beharko da: [https://izenematea.tolosa.eus/]. Kontuan hartu izen-emate orri hori ez dela argitaratuta egongo irailaren 14ra arte. Irailaren 23tik 30era egingo den behin betiko izen-ematea, aldiz, Tolosako Udalaren egoitza elektronikotik egingo da, dagokion izapidera sartuta, edo bestela, aurrez aurre UDATEn, herritarren arretarako bulegoan: astelehenetik asteazkenera, 07:15-14:15 ordutegian; ostegunetan, 07:15-19:00; eta ostiraletan, 08:15-14:15.

Hiru ikastaroek 20,10 euroko prezioa dute, eta ordainketa bakarrean ordaindu beharko da zenbatekoa, urriaren 1etik 30era bitartean. Ordainketak banku-ordainketa bidez egitea lehenesten da, helbideratuta; aukerarik egongo ez balitz, Tolosako Udaleko zerga-bilketa unitatera jo daiteke, ordainagiria eskatu eta dirusarrera banketxean egiteko.