-
Martxoaren 3an izango da lehen ikastaroa, eta azarora bitarte beste bost eskainiko dira. Nahi adina ikastarotan eman ahal izango da izena.
Eskualdeko enpresetako kudeatzaile nahiz langileak formatzeko ikastaroak antolatuko ditu, beste urte batez, Tolosaldea Garatzenen Enpresen Sailak, Gipuzkoako Bazkundearekin elkarlanean.
Aurkeztu berri dute 2022ko programa. Sei ikastaro eskainiko dira guztira, Lehiberri Zentroan.
Martxoaren 3an hasiko da Bezeroen Arretari buruzko ikastaro batekin, eta urtea amaitu arte bost saio gehiago egingo dira, kudeaketako esparru gehiagoren inguruan: komunikazioa, proiektuen kontrola, taldeen kudeaketa, finantzak…
Izen-ematea tolosaldeagaratzen.eus webgunean edo lehiberri@tolosaldea.eus helbide elektronikora idatziz egin daiteke. Nahi beste ikastarotan eman ahal izango da izena.
2022ko programa
Martxoak 13, 09:00-13:00
Lehiberri Zentroa
Hizlaria: Javier Garcia
Doakoa
Martxoak 31, 09:00-13:00
Lehiberri Zentroa
Hizlaria: Sergi Bardaji
Doakoa
Maiatzak 4, 11, 18, 09:00-13:00
Lehiberri Zentroa
Hizlaria: Javier Moreno
Hobetu zure komunikazioa Visual Thinking, eskemak eta bestelako erreminta bisualak erabiliz
Ekainak 2, 09:00-13:00
Lehiberri Zentroa
Hizlaria: Cayetana Arri
Doakoa
Irailak 27, urriak 4, 11, 09:00-13:00
Lehiberri Zentroa
Hizlaria: Cayetana Arri
Finantzak, finantzan aditu ez direnentzat
Azaroak 10, 09:00-13:00
Lehiberri Zentroa
Hizlaria: Cristina Elola
Doakoa