Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren 46. urteurrena dela-eta adierazpen instituzionala

Ayuntamiento de Tolosa
07/03/2022 | Servicios Sociales y Salud

Otsailaren 27an saharar herriak Saharako Estatutaren sorreraren 46. urteurrena ospatu zuen. 46 urtez Mendebaldeko Sahara okupatu eta saharar herria borrokatu ondoren, egoera konpondu gabe dago oraindik, eta, bai lurralde okupatuetan bizi diren biztanleek, bai Tindufeko errefuxiatuen kanpamentuetan bizi direnek, giza eskubideen urraketak pairatzen dituzte, eta Marokoren okupazioaren pean edo babes-kanpalekuetan bizitzera behartuta daude.

 

Egoera horren aurrean, Tolosako Udalak:

BERRESTEN du Fronte Polisarioa dela Saharako Herriaren ordezkari legitimoa eta bakarra, NBEk eta nazioarteko komunitateak hala onartuta.

Berriro SALATZEN du Marokok Mendebaldeko Saharan duen presentzia legez kanpokoa dela, eta ezin duela eragin juridiko edo politikorik izan saharar herriak autodeterminaziorako eta independentziarako duen eskubidea kaltetzeko.

Udalak, Marokoko Erresumari EXIJITZEN dio saharar preso politikoak eta kontzientziako presoak berehala aska ditzala eta kontrolatzen dituen espetxeetan giza eskubideen urraketak eten ditzala, presoen osotasun fisikoa eta psikikoa bermatuz.

ERABAT GAITZESTEN du Marokoko Gobernuak bere itsas eremua Mendebaldeko Saharari zuzenean eragiten dioten uretan ezartzeko hartutako aldebakarreko erabakia, Nazio Batuen Erakundearen Itsas Eskubideei buruzko Konbentzioan adierazitakoa eta Marokok onartu duena urratuz.

Eta Nazio Batuen Erakundeari ESKATZEN dio lehenbailehen susta dezala Mendebaldeko Saharako gatazkaren konponbide justu eta behin betikoa.

Adierazpen osoa hemen.