Esneki, Tolosan egingo den lehen gazta eta esnekien azoka



Azaroaren 3tik 5era, gazta zaleek hitzordua dute Tolosan.


Tolosak beste azoka berezi bat izango du aurrerantzean: Esneki. Esnekiei buruzko hitzordu gastronomiko berri bat, bereziki gaztaren inguruan.
Jarduera desberdinak  biltzen dituen programa prestatu da; sukaldaritza-ikastaroak esnekiekin, frisoi-ileapaindegia, gazta-dastaketa... Baina Azoka berri honen interes nagusiena ‘Esneki Txapelketa’ -k hartzen du, Beotibar pilotalekuan egingo den Euskal Herrian ekoizten diren mota guztietako gazta- eta esnekien txapelketa. 40 pertsona, produktu bakoitzaren ezaugarri organoleptikoak baloratuko dituztenak: itxura, testura, zaporea, usaina eta balorazio orokorra.




Lehiaketak irauten duen bitartean, larunbat goizean ere Beotibar pilotalekuan, dastatze gidatua egingo da, gazta mota ugari ezagutu eta dastatzeko. Kanpoan, artxiboaren aurreko espazioa etxeko txikienen jardueretarako erabiliko da. Ferialean ere beste txapelketa bat ospatuko da larunbateko goiz partean, XIII. Frisoi Txapelketa hain zuzen. Goizaldean ileapaindegi lanetan aritu ostean frisoi behiak txapelketan parte hartuko dute.

Ezagutu Esneki-ren egitaraua: esneki.eus
 



Gazta maite baduzu, Esneki zain duzu Tolosan.