Tolosako 2023ko azoka gastronomikoak

2023an zehar, urtarriletik hasita, Tolosak gutxienez bederatzi azoka gastronomiko hartuko ditu, eta dagoeneko ezarri dira horietarako datak. Hona hemen Tolosako azoken data guztiak.

Ekitaldi esanguratsuenetako bat Haragi izango da. Haragiaren eta Txingarraren Nazioarteko Topaketa hau, Txuletaren Jaiaren bilakaera da. Maiatzaren 18tik 21era, munduko hainbat lekutako parrillako profesional ugari bilduko dira, eta, beren teknikak zabaltzeaz gain, zuzenean errekiak prestatuko dastatuko dituzte, eta edonorentzat dastagai izango dira.

Udazkena da egutegiko garairik aktiboena, orotariko lau azoka berezi ospatuko baitira. Aipamen berezia merezi du Esnekik. Joan den urteko arrakastaren ondotik, azaroaren 4an bigarrenez egingo da gazta eta esnekien azoka.

Ekitaldi gastronomiko hauek guztiak elkarlanean egiten dira: Eliker edo Basque Culinary Center bezalako erakundeen laguntza du, baita dozenaka elkarte gastronomiko, erretegi, jatetxe edo gozogileren parte hartzea ere.

2023ko Tolosako azoka berezien egutegia

XXVII. Zuhaitz Eguna - 2023ko urtarrilak 28

 

Zuhaitz Azoka Tolosa


V. Ardo Zuriaren Azoka - 2023ko apirilak 1

 

Ardo txuriaren festa tolosa


Lore eta landareen azoka - 2023ko maiatzak 13

 


Haragi: IV. Haragiaren eta Txingarraren Nazioarteko Topaketa - 2023ko maiatzak 18-21

 


Mikologika: XII. Mikologia jardunaldiak - 2023ko urriak 19-21

 

Mikologika Tolosa triangulo plaza feria micologica


Tolosa Goxua: XXVIII. Gozoaren Azoka berezia - 2023ko urriak 28

 


Esneki: II. Gazta eta esnekien azoka berezia -2023ko azaroak 4

 

Esneki azoka gazte eta esnekien feria


Babarruna: XXVIII. Tolosako Babarrunaren Jaia - 2023ko azaroak 18

 


XXIV. Gabonetako azoka berezia - 2023ko abenduak 16