GAU BELTZA: beldurrezko ibilbidea Elosegi parkean, Galtzaundi euskara taldearen eskutik
Urriko azken asteburuan (19:00-20:30), 13 urtetik gorako abenturazaleei zuzenduta dagoen Gau beltza ospatzen dugu Elosegi parkean; izan ere, XX.mendearen erdialdera arte, euskarari eta euskal landa-eremuari lotutako tradizioa izan da Gau beltza. Beldurrezko istorioa antolatzeko, fikzioan oinarritutako kontakizuna sortu dute Galtzaundin, eta parte hartzaileek misio bat bete beharko dute.
Ibilbidean zehar, 6 gune ezberdin egon ohi dira, beldurrezko ibilbiderako prestatu den istorioarekin zerikusia duten pertsonaiekin eta informazioarekin.