Zuloaga Txiki aterpetxeak 2019ko abuztuaren amaieran zabaldu zituen ateak, 35 pertsonari arreta emateko gaitasunarekin. Aterpetxeak arreta, orientazioa eta laguntza eskaintzen dizkie bestelako baliabiderik ez duten nazioarteko babesaren pertsona eta familia eskatzaile eta onuradunei eta herrigabeei. Zabaldu zenetik, guztira, 22 nazionalitatetako 110 pertsonak erabili dute baliabide hau.