10/11/2023 | Desarrollo Económico y Empleo
- Banku erakundeak kendu egin zituen maiatzean eta uztailean Udalak berrezartzeko eskaera egin zion zerbitzua jende askori ematen ziolako
Maiatzean Gorriti plazako kutxazainak kendu zitun Kutxabankek. Tolosako Udalak berrezartzeko eskaera egin zion uztailean, jende askori zerbitzua ematen ziola argudiatuz. Batik bat, Alde Zaharreko, Belateko eta Larramendiko bizilagunek maiz erabiltzen zituzten kutxazainak ziren. Bada Tolosako Udalaren eskaerari erantzunez, atzo jarri zituzten berriz ere martxan.