Tolosako Udalak hala eskatuta, Kutxabankek berriz jarri ditu Gorriti plazako kutxazainak erabilgarri

Tolosako Udala
2023/11/10 | Ekonomiaren sustapena
  • Banku erakundeak kendu egin zituen maiatzean eta uztailean Udalak berrezartzeko eskaera egin zion zerbitzua jende askori ematen ziolako

 

Maiatzean Gorriti plazako kutxazainak kendu zitun Kutxabankek. Tolosako Udalak berrezartzeko eskaera egin zion uztailean, jende askori zerbitzua ematen ziola argudiatuz. Batik bat, Alde Zaharreko, Belateko eta Larramendiko bizilagunek maiz erabiltzen zituzten kutxazainak ziren. Bada Tolosako Udalaren eskaerari erantzunez, atzo jarri zituzten berriz ere martxan.