- 18:00etan izango da hitzordua, Kultur Etxeko Areto Nagusian.
Euskararen Aholku Kontseiluaren bilera izango da, datorren asteartean, ekainaren 18an. Bere erregelamendua aldatu berri du udalak, hori dela eta, aurrerantzean bi osoko bilkura egingo dira urtean. Horietako lehena izango da asteartekoa.
Kultur Etxeko Areto Nagusian izango da hitzordua, 18:00etan. Kontseiluaren antolaketa berriaren aurkezpena egin eta 2024ko plangintzaren barruko mugarri nagusiak ezagutzera emango dira saioan. Gutxi gora behera ordubeteko iraupena izango du, eta herritarrei irekia izango da.