Euskararen Aholku Kontseiluaren lehen bilera irekia, datorren asteartean

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2024/06/14 | Euskara eta Hezkuntza
  • 18:00etan izango da hitzordua, Kultur Etxeko Areto Nagusian.


Euskararen Aholku Kontseiluaren bilera izango da, datorren asteartean, ekainaren 18an. Bere erregelamendua aldatu berri du udalak, hori dela eta, aurrerantzean bi osoko bilkura egingo dira urtean. Horietako lehena izango da asteartekoa. 

Kultur Etxeko Areto Nagusian izango da hitzordua, 18:00etan. Kontseiluaren antolaketa berriaren aurkezpena egin eta 2024ko plangintzaren barruko mugarri nagusiak ezagutzera emango dira saioan. Gutxi gora behera ordubeteko iraupena izango du, eta herritarrei irekia izango da.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA