-
Aurreikusi baino egun bat lehenago amaitu dira lekualdaketa egiteko lanak, hortaz, astelehenetik aurrera zerbitzua normaltasunez emango da.
-
Ohiko ordutegia honakoa da: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara, ostegunetan izan ezik.
Gizarte Zerbitzuak astelehenean hasiko dira ohiko bulegoetan zerbitzua ematen. Uztailaren amaieran, udaletxeko eraikina utzi eta Aranburu Jauregira lekualdatu ziren, ohiko espazioa berregokitzeko. Obrak amaituta, azken egunotan berriro ere lekualdaketa egin da. Aurreikusi baino lehen amaitu da lana, eta astelehenean itzuliko dira ohiko jardunera, udaletxean.
Espazioa berrantolatu da, herritarrentzat eta langileentzat espazio atseginagoak eskaintzeko asmoz: itxarongela berreskuratu da, bulegoen tamainak egokitu dira eta bilera gela sortu da. Komunak ere berritu dira, irisgarritasuna bermatzeko neurriekin.
Gizarte Zerbitzuen jendaurreko ordutegia ohikoa izango da: hau da, astelehenetik ostiralera, 10:00-13:00 bitartean, ostegunetan izan ezik, egun horretan ez baita arretarik ematen.


.jpg)








