Iñauterietako Kartel lehiaketa

2026KO TOLOSAKO INAUTERIETAKO

JAIETAKO KARTELA AUKERATZEKO

LEHIAKETA 

 

1.- Lehiaketaren xedea

Lehiaketaren helburua da 2026ko Tolosako Inauteriak iragartzeko publizitatea eta kartelak irudikatuko dituen  kartela aukeratzea.

2.- Parte-hartzaileak

Artista afizionatuek edo profesionalek parte hartu ahal izango dute.

 

Gehienez hiru lan aurkeztu ahal izango ditu egile bakoitzak.

3.- Lanen ezaugarriak eta aurkezpena

Kartelak ezaugarri hauek izan beharko ditu: 

 

Inauteriak 2026, otsailak 12-17 TOLOSA testua jarri beharko da karteletan. 

 

Tamainaformatu bertikalean aurkeztu beharko dira eta 50 x 70 zentimetroko neurria izango dute. 

 

Kolorea eta teknika: aukerakoa. Kartela formatu digitalean aurkeztu behar da irudi bektorialeko fitxategi batean. Hautaketaren 1. fasean, fitxategiak 300 ppp-ko gutxieneko erresoluzioa izango du, eta gehienez 5 MB-ko edukiera izango du. Irabazleak bereizmen handiko formatuan aurkeztu beharko du bere proposamena.

 

Testuak: erabilitako tamainak zein tipografiak ongi irakurtzea erraztu behar dute.

 

Obra horiek, ideiari nahiz edukiari dagokionez, originalak izan beharko dute derrigor, eta jendaurrean aurkezteko modukoak. Ezinbesteko baldintza da lanak lan originalak izatea (ez beste batzuen kopia edo imitazioa, baizik eta egilearen asmamenaren emaitza, IA adimen artifizialaren erabilera alde batera utzita) eta argitaragabeak (inoiz argitaratu edo jendaurrean ezagutzera eman ez direnak). Baldin eta obraren batek baldintza hori betetzen ez badu, deskalifikatu egingo da.

 

Kartelak fitxategi digital batean aurkeztu behar dira, Tolosako Udalak bere webgunean (www.tolosa.eus) horretarako prestatutako aplikazioaren bitartez. Aplikazio horretan kartel bakoitzari zenbaki bat esleituko zaio eta zenbaki hori izango da epaimahairentzat kartelaren identifikatzailea, sortzailearen anonimotasuna bermatze aldera.

 

Kartelaren egiletza ezin izango da publiko egin lehiaketaren prozesuan, ezta inolako bitartekoren bidez ere, sare sozialak barne (instagram, facebook, twitter, You Tube, TikTok, etab.), eta hori deskalifikatzeko arrazoia izango da.

 

Fitxategiaren izenean lemak baino ez du azaldu behar.

5.- Sariak 

Lehiaketaren irabazleak 1.500 € jasoko ditu. 

6.- Aurkezteko epea

2025ko azaroaren 3tik 14ra. 

7.-Hautaketa-prozesua eta epaimahaiaren osaera

Kartel irabazlea aukeratzeko prozesua bi fasetan egingo da: 

 

  • Epaimahaiak batek kartel bat aukeratuko du aurkeztutako lan guztietatik. 
  • Urtarrilean kartel irabazlea zein den jakinaraziko da. 

 

Kultura, Festak eta Gazteria Sailak izendatuko du epaimahaia, emakumeen eta gizonen ordezkaritza parekatua izango dela bermatuta.

 

Epaimahaikideak ondorengoak izango dira:

 

  • Mahaiburua: Kulturako Zinegotzi Ordezkaria. 
  • Bokalak: Diseinu grafikoan edo arte ederretan hiru aditu .-
  • Idazkaria: Kultura Teknikaria izango da, hitza bai, baina botorik gabe. 

 

 

Epaimahaiko kideek ezin izango dute lehiaketan parte hartu, eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 40/2015 Legearen 23. eta 24. artikuluetan xedatutakoa bete beharko dute, abstentzioaren eta errefusatzearen arrazoiei dagokienez.

 

Baloraziorako irizpideak hauek izango dira:

 

  • Aurkeztutako lanaren kalitatea.
  • Esanahia: Inauterietako kartela aurkezteko eta irudikatzeko gaitasuna.
  • Sormena proposamenaren garapenean. 

8.- Epaimahaiaren betebeharrak 

Epaimahaiak, hautaketa-prozesuan, edozein unetan deskalifikatu ahal izango ditu lan guztiak, baldintza hauetakoren bat betetzen badute:

 

  • Zalantzazko egiletza izatea 
  • Pertsonen duintasunaren aurka egitea. 
  • Beste obra batzuk plagiatzearen susmoa izatea.

9.- Obraren  baldintzak

Generoak irudikatzean, irudiek oreka bilatuko dute, rol eta estereotipo tradizionalak azpimarratu gabe, eta sexu, arraza, adin, kultura edo sexu-aukeraren arloan desberdintasunen tratamendu gutxiesgarria ekidinez. Alkoholaren edo drogen kontsumoarekin zerikusirik duen mezurik, irudirik edo bestelako elementurik ere ezin izango da agertu lanetan. 

 

Saritutako kartela eta beronen era guztietako erreprodukzio eskubideak Tolosako Udalaren jabetzakoak izango dira. Egokitzat jotzen diren publizitate lanetan ere erabili ahal izango ditu. Kasu horretan, autoreak ez du erreklamaziorik egiteko eskubiderik izango, ez eta jadanik eskuratutako sariaren zenbatekoaz gain beste diru kopururik jasotzeko ere. Horrez gainera, saritutako lanak eduki ditzakeen jabetza intelektualaren gaineko eskubide guztiak Tolosako Udalari emandakotzat joko dira, inolako kontraprestaziorik gabe.

10.- Ezingo dira onuradunak izan 

2003ko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren (2003ko azaroaren 18ko BOE), 13.2 artikuluan aurreikusitako inguruabarrak betetzen dituzten pertsonak edo entitateak.

 

Tolosako Udalarekin hartutako zorrak premiamendu bidez kobratzeko prozeduretan sartuta dauden partikularrak edo erakundeak, ezta Udalarekiko zerga-betebeharrak egunean ez dituztenak ere, harik eta zor horiek benetan ordaindu eta kitatu edo bete arte, salbu eta zor horiek geroratuta, zatikatuta edo betearazpena etenda badago.

 

 

 

 

Saria jasotzeko eskubidea izateko, irabazlea Gizarte Segurantzako eta zerga-betebeharretan egunean egon beharko da.

11.- Informazio gehiago

Lehiaketari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, interesatuek Kultura, Festak eta Gazteria Sailarekin jarri beharko dute harremanetan. 

 

Ordutegi honetan: astelehenetik ostiralera, goizeko 10:00etatik 13:00etara. 

 

Horretarako telefonoa 943 67 03 83 da eta posta elektronikoa festak@tolosa.eus

12.- Aplikatu beharreko arautegia

Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar. Oinarri horien eta horiek betearazteko hartzen diren administrazio-ebazpenen aurka, nahi izanez gero, honako errekurtso hauek jarri ahal izango dira:

 

Erabakia aurkaratu aurretik, interesdunak aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Alkatetzari, hilabeteko epean, erabakia hartu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Hori guztia 39/2015 Legearen, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenaren, urriaren 1eko 123. eta 124. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz.

 

 

Bestela, interesdunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango du bi hilabeteko epean, erabakia hartu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, berraztertze-errekurtsoaren ordez edo horri emandako erantzunaren aurka. Errekurtso hori Administrazioarekiko Auzietako Donostiako Epaitegian aurkeztu beharko da.

Era berean, berariazko ebazpenik izan ezean, bai prozedurari amaiera emateko, bai berraztertzeko errekurtsoari erantzuteko, interesdunak edozein unetan jarri ahal izango du administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Errekurtso hori Administrazioarekiko Auzietako Donostiako Epaitegian aurkeztu beharko da.

13.- Datuen babesa

Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoa kontuan izanik arabera tratatuko dira. 

 

 

Datu pertsonalak tratatzeko legitimazioa interesdunaren berariazko baimenean eta lehiaketaren oinarri arautzaileen onarpenean oinarritzen da (DBEOaren 6.1.a). Halaber, baimena kendu ahal izango da, aldez aurretik egindako tratamenduen zilegitasunari eragin gabe.

 

 

Parte-hartzaileek beren informazio pertsonalaren egiazkotasuna, zehaztasuna, indarraldia eta benetakotasuna bermatzen dute eta horien ardura beren gain hartzen dute, bai eta 3/2018 Lege Organikoak eskatzen duen berariazko baimena lortu izana ere, aurkeztutako obren irudietan agertzen diren pertsonei dagokienez.

 

Halaber, parte-hartzaileek bermatzen dute 1/1982 Lege Organikoaren, maiatzaren 5ekoaren, ohorerako, norberaren eta familiaren intimitaterako eta norberaren irudirako eskubidearen babes zibilari buruzkoaren, eskakizunak betetzen dituztela, eta beren obretan hirugarrenen irudia erabiltzeko legezko baimena eta/edo gaikuntza dutela.

 

Datuak lehiaketa kudeatzeko beharrezkoak diren bitartean gordeko dira, eta, amaitu ondoren, legeek edo nahitaez bete beharreko arauek ezarritako betebeharrak eta erantzukizunak betetzeko legez ezarritako epeetan, edo agintaritza eskudunak, zuzenbidearen arabera, hala eskatzen duenean.

 

 

 

Tratatzen ditugun datuak beharrezkoak dira lehiaketa kudeatzeko, lehiakideekin harremanetan jartzeko eta saria emateko. Ez da erabaki automatizaturik hartuko datuetan oinarrituta, eta ez dira erabiliko pertsonaren profila egiteko. Datu pertsonalak ez dira hirugarrenei komunikatuko, ezta hirugarren herrialdeei edo nazioarteko erakundeei transferituko ere. 

Fichier attachéTaille
PDF icon Oinarriak581.31 Ko