-
Eguerdian izango da emanaldia, 12:00etan, eta doako gonbidapenak eskura daitezke jada.

Irabazi arte telesailaren bosgarren denboraldia otsailaren 6an hasiko da ETB1en, eta, horren aurretik, lehen atala ikusteko aukera izango da Tolosan: datorren igandean izango da emanaldia, otsailaren 1ean, 12:00etan, Leidorren.
UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak eta EITBk egindako hitzarmen baten bidez egingo da estreinaldia Leidorren, Tolosa UEMAko kidea baita.
Igandeko emanaldirako sarrera doakoa da. Gonbidapenak eskuragarri daude: batetik, Interneten (leidorantzokia.janto.es); bestetik, Leidorreko leihatilan jaso ahal izango dira, ohiko ordutegian


.jpg)
