‘Irabazi arte’ telesailaren estreinaldia, igandean Leidorren

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2026/01/26 | Euskara eta Hezkuntza
  • Eguerdian izango da emanaldia, 12:00etan, eta doako gonbidapenak eskura daitezke jada.
     

Irabazi arte telesailaren bosgarren denboraldia otsailaren 6an hasiko da ETB1en, eta, horren aurretik, lehen atala ikusteko aukera izango da Tolosan: datorren igandean izango da emanaldia, otsailaren 1ean, 12:00etan, Leidorren.

UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak eta EITBk egindako hitzarmen baten bidez egingo da estreinaldia Leidorren, Tolosa UEMAko kidea baita.

Igandeko emanaldirako sarrera doakoa da. Gonbidapenak eskuragarri daude: batetik, Interneten (leidorantzokia.janto.es); bestetik, Leidorreko leihatilan jaso ahal izango dira, ohiko ordutegian

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA