Sanjoanetako Zortzikoa: Emozioa

Tolosako Sanjoanetan emozio asko azaleratzen dira: Alde Zaharrean buruhandiak eta erraldoiak dantzan ikustean; bezperako sua prestatzen ari direnean; suaren gainetik saltatu behar duenaren urduritasuna sentitzean; Bandakoak tresnak batetik bestera garraiatzen ikustean; txistulariek Tolosari esnatzen laguntzean; dantzariak goizean goiz Tolosa “lizarrez” janztean; eskopetarien arteko kolore nahasketa hori ikustean; “begizta” bakoitzaren sustoa sentitzean...

 
Tolosa abesbatza Kaperako Koroa
 
Baina bada festa hauetan elementu bat denak hunkitzen edo emozionatzen dituena: San Joan zortzikoa. Eduardo Mokoroa tolosarrarena da, eta aurtengo festetan omenaldi txiki bat egingo diote. Garai batean, Sanjoanetako meza nagusian baino ez zen kantatzen, hain zuzen, Santa Maria Musika Kaperaren eskutik, orkestra eta organoa lagun, baina, orain, bezperan ere abesten dute, ekainaren 23an, a capella, suaren garaian, Santa Maria Musika Kaperak eta Hodeiertz abesbatzak.
 
Tradizio bat da. Une horretan, oilo ipurdia jartzen zaizu, abestia eta, atzean, Andre Maria parrokiko kanpaiak entzuten dituzunean.
 
Kapera Abesbatza ensaiatzen
 
 
Egun gutxi geratzen dira zuzenean entzuteko, baina gu aurreratu egin gara, izan ere, Andre Mariako korua askoz lehenago hasten da une berezi horretarako entseguak egiten, eta gu bisitan joan gara entsegu horietako batera. Merezi du bideo hau ikustea emozio hori ulertzeko.
 

 
Badakigu asko eta asko zain zaudetela!