Tolosaren etorkizuneko hirigintza-garapenak jarraitu behar dituen irizpideak eta jarraibideak eta, zehazki, etorkizunerako hirigintza-antolamendua zehazteko oinarriak.
Zerbitzuen karta deritzon dokumentuaren bidez, Udalak azaltzen dizkie herritarrei berez dagozkion zerbitzuak, herritar hauek zerbitzuak jasotzerakoan dituzten eskubideak eta zerbitzuak eskaintzerakoan hartzen dituen kalitate konpromezuak.
Udal departamentu honen ardura da, besteak beste, berdintasunarekiko Tolosako Udalaren konpromisoa sendotzea, herritarren jabetza eta partaidetza sustatzea, bereziki emakumeena, gaiarekiko sentsibilizazioa areagotzea, indarkeria sexista identifikatzeko, prebenitzeko eta desagerrarazteko lan egitea.
Enplegua suspertzeaz, merkataritza indartzeaz, feriak antolatzeaz, turismoari bultzada emateaz eta informazioa zabaltzeaz arduratzen dira departamentuok.
Udaletxeko langileen kudeaketa, lanpostu deialdiak eta kontratazioak burutzea,etab. Informatika gaiak, beti ere, Udaletxe barneko funtzionameduari zuzenduta.
Gizarte Zerbitzuak prestazio eta zerbitzu multzo bat dira eta erantzuten diete pertsonek dituzten behar eta eskeei honako gai hauetan: norbera modu autonomoan moldatzeko edota familian, komunitatean eta, oro har, gizartean integratzeko.
Departamentu honen ardura da administrazio egintzaren fede eta berme juridikoa ematea; horrekin batera, izapide edo tramiteak herritarrei erraztea eta beraien inguruko informazioa ematea.
Departamentuaren egitekoak dira, ingurumenaren arloko udal programak, ekimenak eta jardunak planifikatzea, diseinatzea eta egitea, Udalak egin beharreko obren exekuzioa, hainbat zerbitzuren kudeaketa (kaleko argiak, hondakinen bilketa, kale garbiketa, etab).
Departamentuaren egitekoak dira, kultura, gazteria eta jaien arloko udal programak, ekimenak eta jardunak planifikatzea, diseinatzea eta egitea; kultura sustatzea; kultur azpiegiturak kudeatzea; herriko kultura, gazteria eta jaietako eragaileen jarduerak sustatzea.
Ogasun departamentuari dagokio udalaren baliabide ekonomikoak kudeatzea, diru sarrerak eta gastuak, kobrantzak eta ordainketak, udal aurrekontuaren kudeaketa, etab.
Tolosako Sanjoanetan emozio asko azaleratzen dira: Alde Zaharrean buruhandiak eta erraldoiak dantzan ikustean; bezperako sua prestatzen ari direnean; suaren gainetik saltatu behar duenaren urduritasuna sentitzean; Bandakoak tresnak batetik bestera garraiatzen ikustean; txistulariek Tolosari esnatzen laguntzean; dantzariak goizean goiz Tolosa “lizarrez” janztean; eskopetarien arteko kolore nahasketa hori ikustean; “begizta” bakoitzaren sustoa sentitzean...
Baina bada festa hauetan elementu bat denak hunkitzen edo emozionatzen dituena: San Joan zortzikoa. Eduardo Mokoroa tolosarrarena da, eta aurtengo festetan omenaldi txiki bat egingo diote. Garai batean, Sanjoanetako meza nagusian baino ez zen kantatzen, hain zuzen, Santa Maria Musika Kaperaren eskutik, orkestra eta organoa lagun, baina, orain, bezperan ere abesten dute, ekainaren 23an, a capella, suaren garaian, Santa Maria Musika Kaperak eta Hodeiertz abesbatzak.
Tradizio bat da. Une horretan, oilo ipurdia jartzen zaizu, abestia eta, atzean, Andre Maria parrokiko kanpaiak entzuten dituzunean.
Egun gutxi geratzen dira zuzenean entzuteko, baina gu aurreratu egin gara, izan ere, Andre Mariako korua askoz lehenago hasten da une berezi horretarako entseguak egiten, eta gu bisitan joan gara entsegu horietako batera. Merezi du bideo hau ikustea emozio hori ulertzeko.