Merkataritza, Turismoa eta Azokak

Zeregin hauek ditu Departamentu honek:

Arloko informazioa

Aurrez aurre, telefonoz edo bide telematikoz elkarte eta herritarrei informazioa ematea eta kontsultei erantzutea.

Merkataritza

  • Merkataritza jarduera sustatzea, Tolosa&Co elkartearekin lankidetzan.
  • Tolosako merkataritzak aurrera eramaten dituen ekintzen egitarauen berri ematea.
  • Enpresen etengabeko prestakuntza bultzatzea.
  • Enpresen transmisioan laguntza ematea.
  • Lokal hutsen dinamizazioa.

Feriak

  • Larunbateko azoken kudeaketa.
  • Azoka berezien antolaketa eta koordinazioa.

Turismoa

  • Tolosako produktu turistikoak definitzea eta kudeatzea.
  • Turismoaren inguruko informazioa, agenda.