Ferialekua erabiltzeko eskaerak
Interesdunek urtarrilaren 8tik 15a bitarte arte eman dezakete izena telematikoki, udal webgunearen bitartez, edo aurrez-aurre, UDATEn, astelehenetik ostiralera 7:15-14:15 bitartean eta ostegunetan, 7:15-19:00 bitartean. Eskaera egiteko derrigorrezkoa da konpartsa bat izatea eta plataformek gehienez, 2,5 metro zabal eta 3 metro luze izan beharko dute.
Aurten Ferialekuko aterpean eskainiko da lekua eta hau mugatua denez, partzelak baino konpartsa edo karroza gehiago egonez gero, izena emandako guztien artean zozketa egingo da urtarrilaren 17an, hau da, partzelak zozketa bidez esleituko dira. Ferialekua otsailaren 14tik martxoaren 9ra erabili ahal izango da, egunero, 17:00etatik 20:30etara.