Ferialekua

Hitzordua
Informazio gehiago

Ferialekua erabiltzeko eskaerak

 

Interesdunek urtarrilaren 8tik 15a bitarte arte eman dezakete izena telematikoki, udal webgunearen bitartez, edo aurrez-aurre, UDATEn, astelehenetik ostiralera 7:15-14:15 bitartean eta ostegunetan, 7:15-19:00 bitartean. Eskaera egiteko derrigorrezkoa da konpartsa bat izatea eta plataformek gehienez, 2,5 metro zabal eta 5 metro luze izan beharko dute.  

 

  • Eskaera orria hemen.
  • Kontsultatu Ferialekua erabiltzeko araudia.

Aurten Ferialekuko aterpean eskainiko da lekua eta hau mugatua denez, partzelak baino konpartsa edo karroza gehiago egonez gero, izena emandako guztien artean zozketa egingo da urtarrilaren 17an, hau da, partzelak zozketa bidez esleituko dira. Ferialekua otsailaren 14tik martxoaren 9ra erabili ahal izango da, egunero, 17:00etatik 20:30etara.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA