Dirulaguntza eskaera | karrozak
Dirulaguntza eskaera | konpartsak
Dirulaguntza deialdiaren oinarriak
2025KO IÑAUTERIETAKO KARROZA ETA KONPARTSETAN PARTE HARTZEAGATIK DIRULAGUNTZAK
HELBURUA
Tolosako Udalak inauterietako karroza eta konpartsetan parte hartzeagatik eskaintzen dituen dirulaguntzak eskatzeko epea. Laguntzen helburua da inauterietako parte-hartze aktiboa bultzatzea, bereziki irudimena, sormena eta antzezpena baloratuz.
ESKAERAK
Izen-emateak Udaletxeko Sarrera Erregistroan egingo dira, astelehenetik asteazkenera 07:15etik 14:15era, ostegunetan 07:15etik 19:00etara eta ostiraletan 08:15etik 14:15era
Epea: urtarrilaren 14tik otsailaren 10era
Izena emateko bi fitxa egongo dira, eskatzaile motaren araberakoak:
1. Karrozen formularioa (I. Eranskina): derrigor aipatu beharko dira ordezkariaren datuak, kide guztien zerrenda, lehiaketan parte hartu nahi duten eta diru-laguntzaren aurrerapena egitea nahi ote den.
2. Konpartsaren formularioa (II. Eranskina): derrigor aipatu beharko dira ordezkariaren datuak eta lehiaketan parte hartu nahi ote duten.
Izena eman ondoren, emandako emailera zenbaki bat bidaliko da. Zenbaki hori, emanaldian, bistan jarri beharko du.
Karrozek atera ahal izateko baimen eskaera
Iñauterietan parte hartu nahi duten eta bide publiko okupatu nahi duten karrozek eskaera baimena bete beharko dute.
Epea: urtarrilaren 31a baino lehen.
Karrozak ateratzeko izen-eman
Fichier attaché | Taille |
---|---|
Karroza eta konpartsak. 2025eko oinarriak | 421.91 Ko |
Karrozek parte hartzeko baldintzak eta arauak | 78.86 Ko |