Eduardo Mocoroa Udal Musika Eskola
Kokapena: Gorosabel eraikina – Rondilla kalea 34B – 20400 TOLOSA
Telefonoa: 943651593
Helbide elektronikoa: musika@tolosa.eus
Bulegoko ordutegia: 10:00-13:00
Musika ikasteak ondoko alderdiak garatzen ditu:
GAITASUNAK
- Herria eta bere historia ezagutzea.
- Adimen gaitasuna eta trebetasunak (ulermena, oroimena, entzumena eta analisia, laburpena, norberaren eta besteen ebaluazioa, konparaketa eta lotura egitea...)
- Arazoei konponbidea bilatzeko eta abstrakziorako gaitasuna.
- Irudimena eta sormena.
JARRERAK
- Afektibitatea era egokian adieraztea.
- Ahalegina, arreta, ordena eta diziplina.
BALOREAK
- Sentikortasuna
- Zentzu kritikoa eta estetika
PSIKOMOTRIZITATEA
- Mugimenduen koordinazioa.
- Norberaren gorputzaren ezaguera.
- Dinamika orokorraren koordinazioa.
- Ikusmena, entzumena eta ukimenaren koordinazioa.
ZER IKASI?
- Instrumentu bat jotzen eta taldean musika egiten.
- Profesionalki musika ikasteko prestakuntzak (kontserbatorio eta goi-mailako musika ikastegietarako sarrera-probak).
NOIZ IKASI?
- 4, 5 edo 6 urterekin jolasean musika barneratzen.
- 7 urterekin (2. Lehen Hezkuntza) musika irakurtzen.
- 8-9 edo gehiagorekin instrumentua jotzen.
- Helduak (talde bereziak)