Gobernantza, Partaidetza eta Gardentasun Ordenantza

Herritarrek udal bizitzan eta kudeaketan parte hartzeko moduak, bitartekoak, prozedurak eta bideak arautzen dituen tresna da Gobernantza, Partaidetza eta Gardentasun Ordenantza. Herritarren ahalduntzerako eta gobernantza eredu berrietan sakontzeko estrategikoa den ordenantza hau, 2021eko urtarriletik ari da lantzen Udala; orain, udal teknikariek eta politikariek landutako zirriborroa herritarrekin partekatu nahi da, behin betiko dokumentua elkarlanean garatzeko.

Egungo gobernantza eta lankidetza ereduetara egokituz, herritarren eta udalaren arteko zubiak sendotzea da ordenantza honen helburua. Udala herritarrengandik gertuen dagoen administrazioa izanik, herritarren beharrei modu egokiagoan erantzuteko tresnak jaso nahi dira ordenantza honetan, kudeaketa eredu parte hartzaileagoei bidea emateko, partaidetza eta elkarlana oinarri dituen kultura politikoa eta administrazioa sustatzeko eta partaidetzaren kultura Tolosan errotzeko.

Ordenantzak 3 esparru arautu ditu:

 

 

Ekarpenak eta saio irekiak

 

Ordenantzaren zirriborroan landutako 3 esparru horien kontrastea egiteko zure ekarpena egin nahi baduzu, edo testuari buruzko hobekuntzarik, zalantzarik edo galderarik baldin baduzu, idatzi gobernantza@tolosa.eus helbide elektronikora edo bete honako galdetegi hau ekainak 27 baino lehen.

Era berean, aurrez-aurreko bi saio ere egingo ditu Udalak herritarren ekarpenak jasotzeko. Ekainaren 7an eta 14an izango dira, Kultur Etxeko Topagunean, 18:00etatik 20:00etara.