Auto elektriko bat erosi du Udalak

Ayuntamiento de Tolosa
03/02/2022 | Medio Ambiente
  • Aldaketa klimatikoari tokikotasunetik erantzuteko eta Tolosa herri jasangarriagoa bilakatzeko helburuari erantzunez erosi du autoa Udalak, Legealdi Planean jasotako helburuekin bat eginez.

 

Tokikotasunetik, energia eta klima trantsizioari erantzuteko hainbat egitasmo, ekintza eta proiektu abiarazi ditu Tolosako Udalak legealdi honetan: Eguzki plaken instalazioa, energia berriztagarriak bultzatzeko ekintzak, %100 elektrikoa den hiribusa… Klima aldaketari modu integralean erantzuteko politika berdeetan sakondu du Udalak, kutsadura murriztuko duten politikak bultzatuz.

Testuinguru horretan kokatzen da erosketa hau ere. Hala, auto elektriko honek, Udalean sortu den behar bati erantzuteaz gain, kutsadura altuko ibilgailu bat ordezkatuko du. Tolosako Udalak elektromugikortasunaren alde egindako apustuan beste urrats bat da, Tolosa Badabil Mugikortasun Planaren zein Aldaketa Klimatikoari aurre egiteko Tokiko Planaren barruan txertatzen dena.