Energia Aurrezteko Plana dela eta hainbat eraikin publikoko argiak itzaliko dira gauetan

Ayuntamiento de Tolosa
10/08/2022 | Medio Ambiente
  • Asteburuan argiztatu ohi diren, Zerkausia, kultur etxea, Gorosabeleko eraikina, udaletxea, Aranburu Jauregia, Iurreko zubia eta Plaza Berriko kioskoa itzali egingo dira 22.00etatik aurrera.
  • Kale argiztapena, berriz, bere horretan mantenduko da herritar ororen segurtasuna bermatzeko.

Energia eraginkortasunaren alde lanean dihardu Tolosako Udalak azken urteetan eta hainbat neurri hartu ditu horren adierazle. Besteak beste, argiteria publikoan led argiak jarri ditu, eguzki panelak ezarri ditu udal eraikinak energia berriztagarri bidez hornitzeko eta udal eraikinen auditoria energetikoa ere egin du. Aldaketa klimatikoari aurre egiteko tokiko plana ere garatu du Udalak eta elektromugikortasunaren aldeko apustua eginez, Hiribus elektrikoa eta udal autoak elektrikoak bilakatzeko urratsak egin dira.

Atzo gaueko 00:00etan indarrean sartuko zen Energia Aurrezteko Plana, eta planari jarraiki, hainbat eraikin publikoko argiak itzali egingo dira Tolosan.

Asteburuan argiztatu ohi diren, Zerkausia, kultur etxea, Gorosabeleko eraikina, udaletxea, Aranburu Jauregia, Iurreko zubia eta Plaza Berriko kioskoa itzali egingo dira 22.00etatik aurrera.

Tolosako Udalak jakinarazi du kale argiztapena aldiz, mantendu egingo dela, pertsona ororen segurtasuna bermatze aldera.